Matthew 4

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Matthew 3   Matthew 5 →

1 Orduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát.

2 Eta barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin.

3 Eta ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen.

4 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.

5 Orduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean.

6 Eta diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.

7 Erran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.

8 Berriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá:

9 Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac.

10 Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.

11 Orduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura.

12 Eta ençun vkan çuenean Iesusec, ecen Ioannes presonér cela, retira cedin Galileara.

13 Eta vtziric Nazareth, ethor cedin eta habita Capernaum itsas aldecoan, Zabulongo eta Nephthalingo bazterretan:

14 Compli ledinçát Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela,

15 Zabulongo lurrá eta Nephtalingo lurrá itsassorraco bide aldean Iordanaz berce aldetic, Gentilén Galileá:

16 Populu ilhumbean cetzanac argui handi ikussi vkan du: eta herioaren regionean eta itzalean ceunçaney argui altchatu içan çaye.

17 Orduan-danic has cedin Iesus predicatzen, eta erraiten, Emenda çaitezte: ecen hurbil da ceruètaco resumá.

18 Eta Iesusec Galileaco itsas aldean çabilala, ikus citzan bi anaye, Simon, Pierris erraiten dena, eta Andriu haren anayea, egoizten çutela sarea itsassora (ecen pescadore ciraden.)

19 Eta dioste, Çatozte ene ondoan, eta eguinen çaituztet guiça pescadore.

20 Eta hec bertan vtziric sareac iarreiqui içan çaizcan.

21 Eta handic aitzinago iraganic, ikus citzan berceric bi anaye, Iaques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea, vnci batetan bere aita Zebedeorequin, bere sarén adobatzen ari ciradela: eta dei citzan.

22 Eta hec bertan vncia eta bere aita vtziric iarreiqui içan çaizcan.

23 Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean.

24 Orduan io ceçan haren famác Syria gucia: eta presenta cietzoten gaizqui ceuden guciac, eritassun diuersez eta tormentaz eduquiac, eta demoniatuac, eta lunaticoac, eta paralyticoac: eta sendatzen cituen.

25 Eta gendetze handi iarreiqui cequión Galileatic, eta Decapolistic, eta Ierusalemetic, eta Iudeatic, eta Iordanaz berce aldetic.

← Matthew 3   Matthew 5 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 276, 290, 681, 730, 1288, 1444, 1690 ...

Apocalypse Revealed 405, 413, 478, 546, 553, 664, 749 ...

Brief Exposition of Doctrine 113

Conjugial Love 529

The Lord 12, 18, 42

Sacred Scripture 69, 111

Heaven and Hell 129

Interaction of the Soul and Body 20

True Christianity 113, 239, 528

The New Jerusalem and its Heavenly Doctrine 218

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga

Duchovní témata:

Resistance




Přeložit:
Sdílet: