Matthew 2

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Matthew 1   Matthew 3 →

1 Iayo cenean bada Iesus Bethlehem Iudeacoan regue Herodesen demborán, huná, Çuhurrac Orientetic ethor citecen Ierusalemera,

2 Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat.

3 Bada regue Herodes ençunic hori trubla cedin, eta Ierusaleme gucia harequin.

4 Eta bilduric Sacrificadore principal guciac eta populuaren Scribác, informa cedin hetaric non Christ sortzeco cen.

5 Eta hec erran cieçoten, Bethlehem Iudeacoan, ecen hunela scribatua duc Prophetáz,

6 Eta hi Bethlehem Iudaco lurrá, ezaiz Iudaco gobernadorén arteco chipiena, ecen hireganic ilkiren duc, Israel ene populua bazcaturen duen gobernadorea.

7 Orduan Herodes secretuqui Çuhurrac deithuric informa cedin hetaric diligentqui, içarra aguertu içan çayen demboráz:

8 Eta hec Bethlehemerat igorriric, erran cieçén, Ioanic informa çaitezte diligentqui haourtchoaz: eta eriden duqueçuenean, iaquin eraci ieçadacue, nic-ere ethorriric adora deçadan hura.

9 Hec bada reguea ençunic parti citecen: eta huná, Orientean ikussi vkan çuten içarra hayén aitzinean ioaiten cen, haourtchoa cen lekuaren gainera ethorriric gueldi cedino.

10 Eta içarra ikussiric bozcario handiz boz citecen haguitz.

11 Eta etchera sarthuric eriden ceçaten haourtchoa bere ama Mariarequin: eta ahozpez adora ceçaten hura, eta bere thesaurac desplegaturic presenta cietzoten estrenác, vrrhe, encensu, eta myrrha.

12 Eta diuinoqui ametsetan aduertitu içanic ezlitecen Herodesgana itzul, berce bidez retira citecen bere comarcarát.

13 Bada hec retiratu eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi, dioela, Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama, eta ihes eguic Egyptera: eta aicén han nic darraqueadano: ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco.

14 Iosephec bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama gauaz, eta retira cedin Egyptera.

15 Eta egon cedin han Herodesen finerano, Iaunac Prophetáz erran çuena compli ledinçát, cioela Egyptetic deithu vkan dut neure Semea.

16 Orduan Herodesec ikussiric nola Çuhurréz enganatu içan cen, asserre cedin haguitz: eta bere gendea igorriric hil citzan Bethlehemen eta haren aldiri gucietan ciraden haour bi vrthetaco eta behereco guciac, Çuhurretaric diligentqui informatu içan cen demboraren araura.

17 Orduan compli cedin Iaunac Hieremias Prophetáz erran vkan çuena, cioela,

18 Voza Rhaman ençun içan da, deithore eta nigar eta auhen handi. Rachel bere haourracgatic nigarrez egon, eta ezta consolatu nahi içan, ceren eztiraden.

19 Baina Herodes hil eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequión ametsetan Iosephi Egypten,

20 Cioela, iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama eta ioan adi Israeleco lurrerát, ecen haourtchoaren arimaren ondoan çabiltzanac hil içan dituc.

21 Harc bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama, eta ethor cedin Israeleco lurrera.

22 Baina ençunic ecen Archelausec regnatzen çuela Iudean bere aita Herodesen lekuan, beldur cedin hara ioaitera: eta ametsetan diuinoqui aduertituric retira cedin Galileaco bazterretarát.

23 Eta hara ethorriric habita cedin Nazareth deitzen den hirian: Prophetéz erran içan cena compli ledinçat, ecen Nazareno deithuren cela.

← Matthew 1   Matthew 3 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 113, 117, 1171, 1462, 1502, 1540, 2135 ...

Apocalypse Revealed 277, 503, 526, 913

Sacred Scripture 23

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga





Přeložit:
Sdílet: