Luke 5

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Luke 4   Luke 6 →

1 Eta guertha cedin, populuac hura hertsen çuela Iaincoaren hitzaren ençuteagatic, bera Genesarethco lac bazterrean baitzegoen:

2 Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta hetaric ilkiric arrançalec sareac ikutzen cituzten:

3 Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén Simonena, othoitz ceguión lurretit retira leçan appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac.

4 Eta minçatzetic ichildu cen beçala, erran cieçón Simoni, eramac barnago, eta largaitzaçue çuen sareac hatzamaitera.

5 Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistruá, gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea.

6 Eta hori eguin çutenean, enserra ceçaten arrain mola handibat: eta ethencen cen hayén sarea.

7 Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney, ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano.

8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni.

9 Ecen icidura batec har ceçan hura eta harequin ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere.

10 Orduan erran cieçón Simoni Iesusec, Eztuála beldurric, oraindanic guiçon hatzamaile içanen aiz.

11 Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui içan çaizcan.

12 Eta guertha cedin hura hiri batetan cela, huná, guiçon sorhayotassunez bethebat ethor baitzedin: eta ikussi çuenean Iesus, bere buruä beguitharte gainera egotziric othoitz ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal neçaquec.

13 Eta Iesusec escua hedaturic hunqui ceçan hura, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan sorhayotassuna parti cedin harenganic.

14 Eta harc mana ceçan nehori ezlerrón: baina ohá, diotsa, eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac eure chahutzeagatic Moysesec ordenatu duen beçala hæy testimoniagetan.

15 Eta harçazco proposa gueroago aitzinago hedatzen cen, eta gendetze handiac biltzen ciraden ençutera, eta bere eritassunetaric harçaz senda litecençát.

16 Baina bera retiratua cegoen desertuetan, eta othoitz eguiten çuen.

17 Eta guertha cedin egun batez hura iracasten ari cela, phariseuac eta Legueco doctorac baitzeuden iarriric, cein ethor baitzitecen Galileaco eta Iudeaco eta Ierusalemeco burgu gucietaric: eta Iaunaren verthutea cen hayén sendatzeco.

18 Orduan huná batzu, dacarqueitela ohean guiçon-bat cein baitzén paralytico: eta çabiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean eçarri nahiz.

19 Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten, gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ceçaten ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera:

20 Eta hayén fedea ikussi çuenean, erran cieçón, Guiçoná, barkatu çaizquic eure bekatuac.

21 Orduan has citecen pensatzen Scribác eta Phariseuac, cioitela, Nor da blasphemioac erraiten dituen haur? Norc barka ahal ditzaque bekatuac Iaincoac berac baicen?

22 Eta Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, ihardesten çuela erran ciecén, Cer pensatzen duçue çuen bihotzetan?

23 Cein da errachago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?

24 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (diotsa paralyticoari) Hiri erraiten drauat iaiqui adi, eta eure ohetchoa harturic habil eure etcherát.

25 Eta bertan iaiquiric hayén aitzinean, eta altchatu çuenean bera cetzan ohetchoa, ioan cedin bere etcherát, glorificatzen çuela Iaincoa.

26 Eta icidura batec har citzan guciac, eta glorificatzen çutén Iaincoa: eta bethe citecen beldurtassunez, erraiten çutela, Segur ikussi ditugu egun nehorc vste etzituqueen gauçác.

27 Eta gauça hayen buruän ilki cedin, eta ikus ceçan publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri.

28 Eta hura gauça guciac vtziric iaiqui cedin, eta iarreiqui içan çayón.

29 Eta eguin cieçón banquet handibat Leuic bere etchean, eta cen publicanoezco eta berce hequin mahainean iarriric ceudenezco compainia handibat.

30 Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciradenéc murmuratzen çuten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten duçue?

31 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina gaizqui daudenéc.

32 Eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.

33 Eta hec erran cieçoten, Cergatic Ioannesen discipuluéc barur eguiten dute maiz eta othoitz eguiten, halaber Phariseuenec-ere: baia hiréc iaten eta edaten dute?

34 Eta harc erran ciecén, Barur eraci ahal ditzaqueçue ezconduaren gamberaco gendeac ezcondua hequin deno?

35 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, orduan barur eguinen duté egun hetan.

36 Guero comparationebat-ere erran ciécen, Nehorc eztrauca eratchequiten abillamendu berri baten pedaçua abillamendu çar bati: ezpere berriac ethencen du: eta çarrarequin ezta accordatzen berritic den pedaçua.

37 Eta nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan, ezpere mahatsarno berriac çathituren ditu çahaguiac eta bera issuriren da, eta çahaguiac galduren dirade:

38 Baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarteco da: eta biac beguiratzen dirade.

39 Eta ezta nehor çaharretic edaten duenic, bertan berritic nahi duenic: ecen erraiten du, Çaharra hobe da.

← Luke 4   Luke 6 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 2708, 2826, 2921, 6377, 6502, 8364, 8365 ...

Apocalypse Revealed 55, 56, 166, 316, 405, 672, 797 ...

Brief Exposition of Doctrine 101

Conjugial Love 117

The Lord 27

Sacred Scripture 87

Life 103

Interaction of the Soul and Body 20

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga




Přeložit:
Sdílet: