Luke 23

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Luke 22   Luke 24 →

1 Guero altcha cedin hayén gendetze gucia, eta eraman ceçaten hura Pilatgana.

2 Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tributén Cesari emaitetic debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea.

3 Orduan Pilatec interroga ceçan hura, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Eta harc ihardesten ceraucala, erran ceçan, Hic dioc.

4 Eta erran ciecén Pilatec Sacrificadore principaley eta gendetzey, Hoguenic batre eztut erideiten guiçon hunetan.

5 Eta hec hambat gortzenago ciraden, cioitela, Mouitzen dic populua, iracasten ari dela Iudea gucian, Galilean hassiric hunadrano.

6 Eta Pilatec Galileaz minçatzen ençun çuenean, interroga ceçan, eya Galileano cenez guiçona.

7 Eta eçaguturic ecen hura Herodesen iurisdictioneco cela, igor ceçan Herodesgana, hura-ere Ierusalemen cen egun hetan.

8 Eta Herodes Iesus ikussiric aleguera cedin haguitz: ecen aspaldi çuela, haren ikusteco desira çuen, ceren anhitz gauça ençuten baitzuen harçaz: eta sperança çuen cembeit signo ikussiren çuela harçaz eguiten.

9 Eta interroga ceçan anhitz hitzez: baina harc etzieçon deus ihardets.

10 Eta Sacrificadore principalac eta Scribác ceuden han arrogantqui hura accusatzen çutela.

11 Baina Herodesec bere gendearequin hura menospreciaturic, eta escarniaturic, abillamendu churi batez veztituric, harçara igor ceçan Pilatgana.

12 Eta egun hartan berean adiquisde citecen elkarren artean Pilate eta Herodes: ecen lehen etsay ciraden elkarren artean.

13 Orduan Pilatec, deithuric Sacrificadore prinpalac, eta Gobernadoreac, eta populua, erran ciecén,

14 Presentatu drautaçue guiçon haur populuaren nahatsale beçala: eta huná, nic çuen aitzinean interrogaturic, hoguenic batre eztut eriden guiçon hunetan, çuec accusatzen duçuenetaric:

15 Baina ez Herodesec-ere: ecen igorri vkan çaituztet harengana, eta huná, herio mereci duen gauçaric eztrauca eguin.

16 Beraz gaztigatu eta, largaturen dut.

17 Eta behar cerauen bat largatu bestán.

18 Bada iar cedin oihuz elkarrequin gendetze gucia, cioela, Ken ieçaguc haur, eta larga ieçaguc Barabbas,

19 Cein baitzén, hirian eguin içan cen cembeit mutinationegatic eta heriotzegatic presoindeguian eçarria.

20 Berriz bada Pilate minça cequién, Iesus largatu nahiz.

21 Baina hec heyagoraz iarten ciraden, erraiten çutela, Crucifica eçac, crucifica eçac hori.

22 Eta harc heren aldian erran ciecén, Baina cer gaizqui eguin du hunec? hiltzeco hoguenic eztut erideiten haur baithan: gaztigaturic beraz largaturen dut.

23 Baina hec hertsen çutén oihu handiz requeritzen çutela, crucifica ledin: eta hayén heyagorác eta Sacrificadore principalenac renforçatzen ciraden.

24 Orduan Pilatec iugea ceçan eguin lequién galde eguiten çutena.

25 Eta larga ciecén mutinationeagatic eta heriotzeagatic presoindeguian eçarri içan cena, ceinen escatu içan baitziraden: eta eman ciecén Iesus, nahi lutena leguiten.

26 Eta hura eramaiten çutela, harturic Simon Cyreneano landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean eçar cieçoten Iesusen ondoan eramaiteco.

27 Eta iarreiquiten çayón gendetze handia populutic eta emaztetaric, hura plaignitzen eta lamentatzen çutela.

28 Baina itzuliric hetarát Iesusec erran ceçan, Ierusalemeco alabác, eztaguiçuela nigarric ene gainean: baina ceuron buruén gainean eguiçue nigar, eta çuen haourrén gainean.

29 Ecen huná, ethorriren dirade egunac ceinétan erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten sabelac, eta eredosqui eztuten vgatzac.

30 Orduan hassiren dirade erraiten mendiey, Eror çaitezte gure gainera: eta mendisquey, estal gaitzaçue.

31 Ecen baldin egur hecean gauça hauc eguiten badituzte, eyharrean cer eguinen da?

32 Eta eramaiten ciraden berceric bi gaizquiguile-ere harequin hil eraciteco.

33 Ethorri içan ciradenean bada Bur-heçur deitzen den lekura, han crucifica ceçaten hura, eta gaizquiguileac: bata escuinean eta bercea ezquerrean.

34 Eta Iesusec erraiten çuen, Aitá, barka iecec: ecen etzeaquie cer eguiten dutén. Guero haren abillamenduac partituric, çorte egotz ceçaten.

35 Eta populua han egoiten cen beha cegoela: eta truffatzen ciraden harçaz Gobernadoreac-ere hequin, cioitela, Berceac emparatu vkan ditu, empara beça bere burua, baldin haur bada Christ Iaincoaren elegitua.

36 Eta truffatzen ciraden harçaz gendarmesac-ere, hurbiltzen çaizcala eta vinagre presentatzen ceraucatela:

37 Eta erraiten çutela, Baldin hi bahaiz Iuduén Reguea empara eçac eure buruä.

38 Eta cen scributobat-ere haren garayan, letra Grec-ez eta Latinez eta Hebraicoz scribatua, hitz hautan, HAVR DA IVDVEN REGVEA.

39 Eta gaizquiguile vrkatuetaric batac blasphematzen çuen hura, cioela, Baldin hi bahaiz Christ, empara eçac eure buruä eta gu.

40 Baina ihardesten çuela berceac reprotcha ceçan hura, cioela, Ezaiz Iaincoaren berere beldur, ikussiric ecen condemnatione berean aicela?

41 Eta gu behinçat iustoqui: ecen eguin ditugunén merecituac recebitzen citiagu: baina hunec eztic deus gaizquiric eguin.

42 Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara.

43 Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan.

44 Eta cen sey orenen inguruä, eta ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano.

45 Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco velá erdira cedin artetic.

46 Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá, hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ceçan spiritua.

47 Eta ikussiric Centenerac cer eguin içan cen, glorifica ceçan Iaincoa, cioela, Eguiazqui guiçon haur iusto cen.

48 Eta spectacle hartara bildu içan ciraden gendetze guciac, ikussiric eguin içan ciraden gauçác bere bulharrey ceraunstela itzultzen ciraden.

49 Eta ceuden haren eçagunac guciac vrrun, eta emazte elkarrequin hari Galileatic iarreiqui içan çaizcanac, gauça hauc ikusten cituztela.

50 Eta huna, Ioseph çaritzan guiçombat, conseiller, guiçon ona eta iustoa:

51 (Hunec etzuen consentitu hayén conseilluan ez eguitatean) Iuduén Arimathea hirico, eta hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoen:

52 Hura ethorriric Pilatgana, esca cedin Iesusen gorputzaren.

53 Eta hura erautsiric estal ceçan mihisse batez, eta eçar ceçan monument batetan cein baitzén arroca batetan ebaquia, ceinetan oraino nehor ezpaitzén eçarri içan.

54 Eta cen preparationeco eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu cen.

55 Eta iarreiquiric harequin Galileatic ethorri içan ciraden emaztec-ere mira ceçaten monumenta, eta nola eçarri içan cen haren gorputza.

56 Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura.

← Luke 22   Luke 24 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 1839, 2576, 2788, 3008, 4299, 4772, 4783 ...

Apocalypse Revealed 339, 553, 664, 880

Brief Exposition of Doctrine 100

The Lord 12, 42, 64

The Last Judgment 19

True Christianity 539

The New Jerusalem and its Heavenly Doctrine 228

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga




Přeložit:
Sdílet: