Luke 21

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Luke 20   Luke 22 →

1 Eta behatu çuenean ikus citzan abratsac eçarten cituztela bere donoac truncora.

2 Eta ikus ceçan emazte alhargun paubrebat ere bi peça chipi eçarten cituela.

3 Eta erran ceçan, Eguiazqui diotsuet, ecen alhargun paubre hunec berce guciéc baino guehiago eçarri vkan duela.

4 Ecen hauc guciéc soberaturic dutenetic eçarri vkan duté Iaincoaren oblationetara: baina hunec bere paubreciatic bere sustantia çuen gucia eçarri vkan du.

5 Eta batzuc erraiten çutenean templeaz, ecen harri ederrez eta emaitzaz ornatua cela, erran ceçan.

6 Hauc dirade miratzen dituçuenac? ethorriren dirade egunac ceinetan ezpaita gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.

7 Orduan interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá, noiz bada horiac içanen dirade? eta cer signo içanen da horiac ethorri behar diradenean?

8 Eta harc erran ceçan, Beguirauçue seduci etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hayén ondoan.

9 Eta ençun ditzaçuenean guerlác eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gauça hauc lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina içanen.

10 Orduan erran ciecén, Altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra:

11 Eta lur ikaratze handiac içanen dirade lekutic lekura, eta gosseteac eta içurriteac, eta icidurác: eta signo handiac içanen dirade, cerutic.

12 Baina gauça hauen gucion aitzinetic bere escuac eçarriren dituzte çuen gainean, eta persecutaturen çaituzte, liuratzen çaituztela synagoguetara eta presoindeguietara, eramanic Reguetara eta Gobernadoretara, ene icenagatic.

13 Eta horiac helduren çaizquiçue testimoniagetan.

14 Eçarçue bada çuen bihotzetan, aitzinetic ez pensatzera nola ihardetsiren duçuen.

15 Ecen nic emanen drauçuet aho, eta iaquite ceini ecin contrastaturen baitzaizquio, ezeta resistituren çuey contrastaturen çaizquiçuen guciéc.

16 Halaber liuraturen çarete aitéz eta améz eta anayéz eta ahaidéz eta adisquidéz: eta çuetaric hil eraciren duté:

17 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz.

18 Baina çuen buruco bilobat ezta galduren.

19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.

20 Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea.

21 Orduan Iudean diradenéc ihes albeileguite mendietarát: eta haren artecoac retira albeilitez: eta campoetan diradenac ezalbeilitez hartan sar.

22 Ecen mendequiozco egunac dirade hauc, scribatuac diraden gauça guciac compli ditecençat

23 Eta dohain gaiz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan, ecen necessitate handia içanen da lur haren gainean, eta hira populu hartan.

24 Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta captiuo eramanen dirade natione gucietara, eta Ierusaleme aurizquia içanen da Gentiléz, Gentilén demborác compli daitezqueno.

25 Orduan içanen dirade signoac iguzquian eta ilharguian eta içarretan: eta lurrean afflictione nationetan ez iaquinez cer eguin, orroaz daudela itsassoa eta bagác:

26 Hala non guiçonac hilac beçalacaturen baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzén beguira egoitez: ecen ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.

27 Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea ethorten dela hodey batetan bothere eta gloria handirequin.

28 Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea.

29 Eta erran ciecén comparatione haur, Ikusquiçue ficotzea eta arbore guciac.

30 Ia hostatzen diradela dacussaçuenean, ceuron buruz eçagutzen duçue ecen ia hurbil dela vdá.

31 Halaber çuec-ere ikussiren duqueçuenean gauça hauc eguiten diradela, eçagut albeitzineçate ecen hurbil dela Iaincoaren resumá.

32 Eguiaz erraiten drauçuet ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno.

33 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.

34 Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura.

35 Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.

36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.

37 Eta egunáz templean iracasten ari cen, eta gauaz Oliuatzetaco deitzen den mendian egoiten cen.

38 Eta populu gucia goicean ethorten cen harengana, templean hura ençun leçançat.

← Luke 20   Luke 22 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 795, 1808, 1843, 1857, 2120, 2135, 2799 ...

Apocalypse Revealed 52, 191, 273, 323, 331, 336, 373 ...

Brief Exposition of Doctrine 73, 100

Divine Providence 328

The Lord 14, 25, 26, 42, 51, 64

The Last Judgment 61

The Last Judgment (Continuation) 25

True Christianity 459, 782

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga




Přeložit:
Sdílet: