Luke 13

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Luke 12   Luke 14 →

1 Eta baciraden batzu dembora hartan berean hari contatzen ceraucatenic Galileanoéz, ceinén odola Pilatec nahassi vkan baitzuen hayén sacrificioequin.

2 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Vste duçue ecen Galileano hauc berce Galileano guciac baino bekatoreago ciradela, ceren halaco gauçác suffritu baitituzte?

3 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte guciac halaber galduren çarete.

4 Ezpa, Siloeco dorreac gainera eroriric hil vkan cituen hemeçortzi hec, vste duçue Ierusalemeco habitant guciac baino hoguendunago ciradela?

5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete.

6 Erraiten çuen comparatione haur-ere, ficotzebat çuen edocein-batec landatua bere mahastian: eta fructu bilha ethor cedin hartara: eta etzeçan eriden.

7 Eta erran cieçón mahasti çainari, Huná, hirur vrthe dic ethorten naicela fructu bilha ficotze hunetara, eta eztiat erideiten: picca eçac: certaco lurra-ere empatchatzen du?

8 Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Iauna, vtzi eçac are vrthe hunetan, inguru aitzurtu duquedano, eta vngarri eman deçaqueodano.

9 Eta baldin ekar badeça fructuric, vngui, ezpere, guero piccaturen duquec.

10 Eta iracasten ari cen synagoga batetan Sabbathoan.

11 Eta huná, emaztebat ethor cedin eritassunezco spiritua çuenic ia hemeçortzi vrthez: eta cen crocatua, eta neholetan-ere ecin chuchent ceiten.

12 Eta hura ikussi çuenean Iesusec dei ceçan beregana, eta erran cieçón, Emaztea, lachatu aiz eure eritassunetic.

13 Eta gainean eçar cietzón escuac, eta bertan chuchent cedin, eta glorificatzen çuen Iaincoa.

14 Baina ihardesten çuela synagogaco principalac, gaitzituric ceren Sabbathoan sendatu çuen Iesusec, erran cieçon populuari, Sey egun dirade ceinetan lan eguin behar baita, hetan badaçatozte eta senda çaitezte, eta ez Sabbath egunean.

15 lhardets cieçón bada Iaunac, eta erran ceçan, Hypocritá, çuetaric batbederac Sabbathoan eztu lachatzen bere idia edo bere astoa mangederatic, eta eramaiten ederatera?

16 Eta Abrahamen alaba haur, cein estecatu baitzuen Satanec, huná, hemeçortzi vrthe duela, etzén estecadura hunetaric lachatu behar Sabbath egunean?

17 Eta gauça hauc harc erraiten cituenean, confunditzen ciraden hari contrastatzen çaizquion guciac: baina populu gucia alegueratzen cen harçaz eguiten ciraden gauça glorioso guciéz.

18 Orduan erraiten çuen Iesusec, Cer irudi du Iaincoaren resumác? eta cerequin comparaturen dut hura?

19 Mustarda bihia irudi du, cein harturic guiçon batec eçar baitzeçan bere baratzean, eta haz cedin eta arbore handia eguin cedin eta ceruco choriéc ohatzeac eguin dituzte haren adarretan.

20 Eta berriz erran ceçan, Cerequin comparaturen dut Iaincoaren resumá?

21 Altchagarria irudi du, cein harturic emazte batec eçar baitzeçan hirur neurri irinetan, gucia altchatu liçateno.

22 Guero iragaiten cen hirietan eta burguètan, iracasten çuela, eta Ierusalemeratco bidea eguiten çuela.

23 Eta erran cieçón norbeitec, Iauna, gutiac dira saluatzen diradenac? Eta harc erran ciecén,

24 Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade.

25 Eta aitafamilia iaiqui datenean, eta borthá ertsi duqueenean, eta has çaiteztenean campoan egoiten, eta bortharen bulkatzen, erraiten duçuela, Iauna, Iauna, irequi eçaguc: eta ihasderten duela erranen drauçue, Eztaquit çuec nongo çareten.

26 Orduan hassiren çarete erraiten, Ian diagu hire presentián, eta edan diagu, eta gure carriquetan iracatsi duc hic.

27 Eta erranen du, Erraiten drauçuet eztaquit çuec nongo çareten: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuen guciác.

28 Han içanen da nigar eta hortz garrascots: ikus ditzaçuenean Abraham, eta Isaac, eta Iacob eta Propheta guciac Iaincoaren resumán, eta çuec campora iraizten çaretela.

29 Orduan ethorriren dirade Orientetic, eta Occidentetic: Aquilonetic, eta Egu-erditic: eta iarriren dirade mahainean Iaincoaren resumán.

30 Eta huná, dirade azquen, lehen içanen diradenac: eta dirade lehen, azquen içanen diradenac.

31 Egun hartan berean hurbil citecen Phariseuetaric batzu, erraiten ceraucatela, Ilki adi, eta oha hemendic: ecen Herodesec hil nahi au.

32 Eta erran ciecén, Çoazte eta erroçue aceri hari, Huná, egoizten citiát deabruac campora, eta sendatzea acabatzen diát egun eta bihar, eta hereneco egunean fin hartzen diat.

33 Baina bide eguin behar diat egun eta bihar eta etzi: ecen eztuc guerthatzen Prophetaric batre hil dadin Ierusalemetic lekora.

34 Ierusaleme, Ierusaleme, ceinec hiltzen baitituc Prophetác, eta lapidatzen hiregana igorri diradenac, cembat aldiz nahi vkan ditut bildu hire haourrac, oilloac bere chito aldea bere hegalén azpira beçala, eta ezpaituçue nahi vkan?

35 Horrá vtziten çaiçue çuen etchea desert. Baina eguiaz diotsuet, ecen eznauçuela ikussiren, guertha daiteno darraçuen, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.

← Luke 12   Luke 14 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 776, 1017, 1032, 1059, 1328, 2336, 2371 ...

Apocalypse Revealed 8, 81, 157, 176, 245, 289, 334 ...

Brief Exposition of Doctrine 114

Divine Love and Wisdom 17

Divine Providence 25, 114, 128

The Lord 15, 18, 48

Life 2, 30, 65, 103

Heaven and Hell 324, 471, 575

The Last Judgment 52

True Christianity 129, 528, 567, 723

The New Jerusalem and its Heavenly Doctrine 119

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga





Přeložit:
Sdílet: