Luke 12

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Luke 11   Luke 13 →

1 Bizquitartean bildu içanic gendetze mulço handiac hambat non elkar aurizquiten baitzutén, has cequién erraiten bere discipuluey, Lehenic beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, cein baita hypocrisiá.

2 Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.

3 Halacotz ilhumbean erran dituçuen gauçác, arguian ençunen dirade: eta beharrira gamberetan erran duçuena, predicaturen da etche gainetan.

4 Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin deçaten.

5 Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten.

6 Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean ?

7 Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec.

8 Badiotsuet bada, Norc-ere ni aithorturen bainau guiçonen aitzinean, guiçonaren Semeac-ere aithorturen du hura Iaincoaren Aingueruén aitzinean.

9 Baina ni guiçonén aitzinean vkaturen nauena, vkatua içanen da Iaincoaren Aingueruén aitzinean.

10 Eta norc-ere erranen baitu hitzic guiçonaren Semearen contra barkaturen çayó hari: baina Spiritu sainduaren contra blasphematuren duenari, etzayó barkaturen.

11 Eta eramanen çaituztenean synagoguetara, eta magistratuetara, eta potestatetara, eztuçuela ansiaric, nola edo cer ihardetsiren duçuen edo cer erranen.

12 Ecen Spiritu sainduac iracatsiren çaituzte ordu hartan berean, cer erran behar daten.

13 Eta erran cieçón gendetzecoetaric batec, Magistruá, erróc ene anayeri parti deçan enequin heretagea.

14 Baina harc erran cieçón, Guiçoná, norc eçarri nau ni iuge, edo partitzale çuen gainean?

15 Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric.

16 Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté:

17 Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac.

18 Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac.

19 Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac.

20 Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade?

21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.

22 Orduan erran ciecén bere discipuluey, Halacotz diotsuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen: ez eta gorputzaz cerçaz veztituren çareten.

23 Vicia vianda baino guehiago da, eta gorputza abillamendua baino.

24 Considera itzaçue beleac, ecen eztutela ereiten ez biltzen, eta hec eztuté sotoric ez graneric, eta Iaincoac hatzen ditu hec, cembatez çuec choriéc baino guehiago balio duçue?

25 Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari?

26 Bada baldin chipién dena-ere ecin badaguiçue, cer goiticoéz arthatsu çarete?

27 Consideraitzaçue floreac, nola handitzen diraden: eztirade nekatzen, eta eztute iruten: baina badiotsuet, are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala.

28 Bada baldin egun landán belhar dena, eta bihar labean eçarten dena Iaincoac hala inguru veztitzen badu, cembatez areago çuec fede chipitacoac

29 Çuec beraz eztaguiçuela galderic cer ianen duçuen edo cer edanen: eta etzaiteztela dudán iar

30 Ecen gauça hauc guciac munduco gendéc bilhatzen dituzté: baina çuen Aitac badaqui, ecen hauèn beharra baduçuela.

31 Bainaitzitic bilha eçaçue Iaincoaren resumá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.

32 Ezaicela beldur tropel chipiá, ecen çuen Aitaren placer ona içan da çuey resumaren emaitera.

33 Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten.

34 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.

35 Bira çuen guerrunceac guerricatuac, eta çuen candelác irachequiac.

36 Eta çuec çareten noiz hayén nabussia ezteyetaric itzul daiten beguira dauden guiçonetarát irudi: dathorrenean, eta borthá bulka deçanean, bertan irequi deçotençát.

37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.

38 Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec.

39 Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea.

40 Çuec-ere bada çareten prest, ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

41 Orduan erran cieçón Pierrisec, Iauna, guri erraiten draucuc comparatione hori ala bay guciey-ere?

42 Eta erran ceçan Iaunac, Cein da despensér leyala eta çuhurra, nabussiac bere familiaren gaineco ordenatu duena, demborán ordinarioa deyençát?

43 Dohatsu da cerbitzari hura, dathorrinean nabussiac hala eguiten eridenen duena.

44 Eguiazqui erraiten drauçuet, ecen duen guciaren gaineco eçarriren duela hura.

45 Eta baldin erran badeça cerbitzari harc bere bihotzean, Berancen du ene nabussiac ethortera: eta has badadi cehatzen muthillén eta nescatoén, eta iaten eta edaten eta horditzen:

46 Ethorriren da cerbitzari haren nabussia, harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: eta bereciren du hura, eta haren partea infidelequin eçarriren.

47 Eta bere nabussiaren vorondatea eçagutu duen cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz:

48 Baina eçagutu eztuena, eta cehatu içateco mereci duqueen gauçac eguin dituena, cehaturen da vkaldi gutiz. Bada anhitz eman içan çayon guciari, anhitz galde eguinen çayó: eta beguiratzera anhitz eman içan çayonari, hambat guehiago galde eguinen çayó.

49 Suaren emaitera ethorri naiz lurrera: eta cer nahi dut guehiago baldin ia irachequia bada?

50 Baina baptismo batez batheyatzeco naiz, eta nola hertsen naiz haur compli daiten artean?

51 Vste duçue ecen lurrean baquearen eçartera ethorri naicela? ez, diotsuet, baina diuisionearen.

52 Ecen hemendic harát içanen dirade borz etche batetan diuisionetan diratenic, hirurac bién contra, eta biac hirurén contra.

53 Diuisionetan içanen da aitá semearen contra, eta semea aitaren contra: amá alabaren contra, eta alabá amaren contra: ama-guinharrebá bere errenaren contra, eta errena bere ama-guinharrebaren contra.

54 Guero erraiten cerauen gendetzey-ere, Ikus deçaçuenean hodeybat altchatzen dela Occidentetic, bertan dioçue, vria heldu da: eta hala guerthatzen da.

55 Eta hegoác draunsanean, erraiten duçue, ecen bero eguinen duela: eta hala guerthatzen da.

56 Hypocritác, ceruären eta lurraren itchuraren iugeatzen daquiçue: eta dembora hunez nola eztuçue iugeatzen?

57 Eta nola ceuron buruz-ere eztuçue iugeatzen bide dena?

58 Bada ioaiten aicenean eure partida contrastarequin magistratuagana, enseya adi bidean haren menetic ilkiten: tira ezeçançat iugeagana, eta iugeac eman ieçon sargeantari, eta sargeantac eçar ezeçan presoindeguian.

59 Erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic azquen pelata-ere renda diroqueano.

← Luke 11   Luke 13 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 1017, 2371, 2826, 3021, 3069, 3703, 4843 ...

Apocalypse Revealed 3, 128, 158, 206, 217, 218, 543 ...

Conjugial Love 523

Divine Providence 220, 231, 284, 332

The Lord 25, 50, 51

Heaven and Hell 462, 507

The New Jerusalem and its Heavenly Doctrine 270

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga




Přeložit:
Sdílet: