John 2

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← John 1   John 3 →

1 Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han

2 Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.

3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.

4 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.

5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.

6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.

7 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.

8 Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:

9 Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,

10 Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.

11 Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc

12 Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun.

13 Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.

14 Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.

15 Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá issur ceçan, eta mahainac itzul citzan.

16 Eta vsso columba salçaley erran ciecén, Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.

17 Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.

18 Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?

19 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:

20 Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey, eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc?

21 Baina hura minço cen bere gorputzazco templeaz.

22 Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza.

23 Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.

24 Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac:

25 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.

← John 1   John 3 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 2574, 2649, 2777, 2788, 6135, 6426, 6674 ...

Apocalypse Revealed 43, 81, 191, 216, 316, 598, 610 ...

Divine Providence 230, 245

The Lord 30, 35

Sacred Scripture 29, 47

Heaven and Hell 187

True Christianity 102, 221, 682

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga





Přeložit:
Sdílet: