John 15

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← John 14   John 16 →

1 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina

2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát.

3 Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic.

4 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete.

5 Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue.

6 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen.

7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.

8 Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen: eta içanen çarete ene discipulu.

9 Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean.

10 Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.

11 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát.

12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala

13 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan.

14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet

15 Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet.

16 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.

17 Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát.

18 Baldin munduac gaitzesten baçaituzté, badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.

19 Baldin munduco bacinete, munduac bere luena maite luque: ordea ceren ezpaitzarete munduco, baina nic elegitu baitzaituztet mundutic, halacotz gaitz daritzue munduac.

20 Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté.

21 Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen.

22 Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz.

23 Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza.

24 Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.

25 Baina haur da hayén Leguean scribatua dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate.

26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.

27 Baina çuec-ere testificaturen duçue, ecen hatseandanic enequin çarete.

← John 14   John 16 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 51, 618, 650, 1017, 1069, 2009, 2343 ...

Apocalypse Revealed 6, 54, 97, 222, 294, 376, 463 ...

Brief Exposition of Doctrine 97, 112, 119, 120

Conjugial Love 9, 124, 126, 201, 526

Divine Love and Wisdom 19, 116, 149, 359

Divine Providence 30, 88, 92, 128, 159, 172, 173 ...

The Lord 10, 20, 32, 35, 51, 61

Sacred Scripture 51, 89, 114

Life 2, 17, 29, 38, 102, 104

Heaven and Hell 11, 15, 16, 81, 147

True Christianity 8, 70, 100, 111, 120, 139, 153 ...

The New Jerusalem and its Heavenly Doctrine 154, 222, 267

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga

Duchovní témata:

Happiness




Přeložit:
Sdílet: