Acts of the Apostles 3

Basque (Navarro-Labourdin): New Testament

Studovat vnitřní smysl

← Acts of the Apostles 2   Acts of the Apostles 4 →

1 Bada Pierris eta Ioannes elkarrequin igaiten ciraden templera othoitz ordutan, baitzén bedratzi orenetan.

2 Eta guiçon bere amaren sabeleandanic maingu cembat ekarten cen: cein eçarten baitzutén egun oroz templeco bortha Ederra deitzen denean, elemosyna esca lequiençát templean sartzen ciradeney.

3 Harc ikus citzanean Pierris eta Ioannes templean sartzera cioacela, othoitz eguin ciecen elemosynabat luençát.

4 Baina harenganat beguiac çorrozturic Pierrisec Ioannesequin erran ceçan, Beheçac gureganat.

5 Eta hura beguira çayen çorrozqui, hetaric cerbait recebitu vstez.

6 Orduan Pierrisec erran ceçan, Cilharric ez vrrheric eztiát: baina cer baitut hura emaiten drauat: Iesus Chrift Nazarenoren icenean iaiqui adi eta ebil adi.

7 Eta hura escu escuinetic harturic, goiti ceçan, eta bertan erscont citecen haren oin çolác eta aztalac.

8 Eta iauciric gueldi cedin çutic, eta baçabilan: eta sar cedin hequin templean, ebilten eta iauzten cela eta laudatzen çuela Iaincoa.

9 Eta ikus ceçan hura populu guciac çabilala, eta laudatzen çuela Iaincoa.

10 Eta eçagut ceçaten, hura ecen hura cela elemosyna esquez templeco bortha Ederrean iarten cena: eta bethe citecen iciapenez eta spantamenduz hari heldu içan çayón gauçaren gainean.

11 Eta maingu sendatu içanac Pierris eta Ioannes çadutzala, laster eguin ceçan hetara populu guciac Salomonen deitzen den galeriara, spantaturic.

12 Hori ikussiric Pierrisec ihardets cieçón populuari, Israeltar guiçonác, cergatic miraculuz çaudete huneçaz? edo cergatic guregana beguiac çorrozturic çaudete, gure verthutez edo saindutassunez haur ebil eraci baguindu beçala?

13 Abrahamen eta Isaac-en eta Iacob-en Iaincoac, gure aiten Iaincoac glorificatu du Iesus bere Semea, çuec liuratu eta vkatu duçuena Pilaten aitzinean, harc largatzeco cela iugeatu baçuen-ere.

14 Baina çuec saindua eta iustoa vkatu duçue, eta requeritu duçue guicerhailebat eman lequiçuen:

15 Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu.

16 Eta haren icena baithango fedeaz, ikusten eta eçagutzen duçuen haur, fortificatu vkan du haren icenac: eta harçaz den fedeac bere membro gucietaco dispositione haur huni eman drauca çuen gución presentián.

17 Eta orain, anayeác, badaquit ecen ignorantiaz eguin vkan duçuela, çuen Gobernadorec-ere beçala.

18 Baina Iaincoac aitzinetic bere Propheta gucién ahoz erran cituen gauçác, Christec suffrituren çuela, hala complitu vkan ditu.

19 Emenda çaitezte bada, eta conuerti çaitezte, ken ditecençát çuen bekatuac.

20 Refrigeramendutaco demborác ethorri diratenean Iaunaren presentiatic, eta igorri duqueenean çuey aitzinetic erran içan çaiçuena, Iesus Christ:

21 Cein ceruäc eduqui behar baitu, Iaincoac, munduaren hatseandanic Propheta saindu gucién ahoz erran dituen gauça gucién restaurationeco demboretarano.

22 Ecen Moysesec aitey erran vkan draue, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: ençunen duçue hura minçaturen çaiqueçuen gauça gucietan.

23 Eta içanean da, nor-ere Propheta hari behaturen ezpaitzayo, deseguinen baita populuaren artetic.

24 Etare Samuelez guerozco Propheta guciéc, eta gueroz prophetizatu duten guciéc aitzinetic erran-ere badituzte egun hauc.

25 Çuec çarete Prophetén, eta Iaincoac gure aitey ordenatu drauen aliançaren seme, ciotsala Abrahami, Eta hire hacian benedicatuac içanen dituc lurreco familia guciac.

26 Çuey lehenic Iaincoac suscitaturic Iesus bere Semea igorri vkan drauçue, harc benedica cinçatençat, çuetaric batbedera çuen gaichtaquerietaric conuertituz.

← Acts of the Apostles 2   Acts of the Apostles 4 →
Studovat vnitřní smysl

Komentář k této kapitole:

Příběhy:

Vysvětlení nebo odkazy ze Swedenborgových prací:

Arcana Coelestia 2775

Apocalypse Revealed 471

True Christianity 528

Ukázat odkazy z nepublikovaných děl Swedenborga



Přeložit:
Sdílet: